XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bera da zure Itza; Beronen bidez egin dituzu, diran guztiak; Bera bidaldu diguzu Salbatzalle ta Erosle, Espiritu Santuaren egitez gizon-egiña eta Birjiñagandik jaioa.

Berak, zure naia betetzeko, eta Zuretzat erri santu bat irabazteko, Gurutzean besoak zabaldu zituan, eta eriotza ezereztuaz, nagusi agertu Piztuera.

Orregatik, Aingeru ta Santu guztiakin, guk ere zure ospe ta aintza goresten ditugu, biotz batez kantari: A. eta E. Santu, Santu, Santua, diran guztien Jainko Jauna.

Zeru-lurrak beterik dauzka zure diztirak.

Hosanna zeru goienetan!.

Bedeinkatua, Jaunaren izenean datorrena.

Hosanna zeru goienetan!.

A. Santu zera, bai, Jauna, eta santutasun guztiaren iturri; santu egizkizu, bada, ogi ta ardo auek, zure Espiritua ixuriaz, Jesukristo gure Jaunaren Gorputz eta Odol guretzat egin ditezen.

Berak, saldu zutenean, eta bere gogoz Gurutzera zijoala, ogia artu, eta eskerrak emanaz, zatitu zuan, eta bere Ikasleai eman esanaz: ARTZAZUTE TA JAN GUZTIOK ONTATIK: AU, NERE GORPUTZA DA-TA, ZUENTZAT EMANGO DANA.